Urtero bezala, #dispertsioastop lelopean ekitaldia antolatu du Etxerat Elkarteak gaurko. Orioko hondartzan egingo da, eta presoen eskubideak aldarrikatzeko helburua izango du. Joan nahi duenarentzat goizeko 11:15etan jarri dute zita Hernaniko presoen senideen lokalean (Aristizabal kalea, 5).