Ongietorria egin zioten Elena Belokiri

Kronika - Erredakzioa 2016ko abu. 7a, 02:00

2007ko abenduaren bukaeran atxilotu ondoren, aske geratu zen ostiralean Elena Beloki. Goizean atera zen Villenako (Alacant) espetxetik, eta arratsaldean ongietorria egin zioten hainbat hernaniarrek Garin tabernaren parean. 18/98 makrosumarioaren barruan atxilotu zuten Beloki, eta hamahiru urteko zigorra ezarri zion Auzitegi Nazionalak (ondoren, Auzitegi Gorenak murriztu egin zion). 2008an aske geratu zen, eta 2009an espetxeratu zuten berriz ere, zigorra bete zezan.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!