Eguraldiaz gozatzeko hainbat ekintza, igerilekuan

Kronika - Erredakzioa 2016ko abu. 7a, 02:00

Badirudi egunotan eguraldi ona gure artean geratuko dela, eta hori aprobetxatuz, plan polita proposatu du Udalak igerileku irekietara joateko. Abuz­tuan zeharreko zortzi egunetan ohe elastikoak, slack-line, hainbat kirol eta jolas, besteak beste, sas­kibaloia, volley ball, ping pong... egingo dituzte bertan. Goizeko 11:00etatik 14:00etara izango da jolasteko aukera, eta bihar izango da aurreneko jardu­naldia.

Beste zazpi egun, eguraldiak laguntzen badu
Eguraldia lagun, biharko egu­naz gain, beste zazpi data zehaztu dituzte. Hain zuzen izango dira: datorren aste­azkena, hilak 10; eta abuztuak 16, 17, 22, 24, 29 eta 31a.
Herritarrak animatu dituz­te egun horietan bertaratzera. yy

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!