Ecuaboley txapelketa, Gabriel Zelaian

Kronika - Erredakzioa 2016ko abu. 6a, 02:00

AMHER eta Udalaren lagun­tzaz, Ecuaboley txapelketa bat antolatu dute gaurko Ecua­dorreko hainbat emakumek.  Eguerdiko 14:00etan hasiko da jardunaldia Ecuadorren tipikoak diren platerez osatutako bazkari herrikoi batekin.
Eta denek bapo bazkaldu on­doren, 16:00ak aldera, hasiko da txapelketa.

Herritarrak, gonbidatuta
Hernanin arra­tsaldero eta hainbat asteburutan jokatzen duten sei emakumeez gain, mutilak ere animatu dituzte txapelketan parte hartzera, baita beste herritarrak ere. Irekia da, eta beraiek bezala kirol hau atsegin dutenak eskuak irekita hartuko dituztela jakinarazi dute. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!