Arano-Urnieta mendi martxa antolatu du Kontzejuk etzirako. Plan borobila eginen dute egun horretarako. Goizeko 08:00etan abiatuko dira Aranoko frontoitik, bertan taldeko argazkia egin eta 08:10ak aldera hasiko dute ibilbidea. Tipi-tapa jaitsiko dira Urnietara, eta bertan bazkalduko dute, Guria tabernan.
Izena emateko azkeneko eguna, gaur
Bi menu proposatu ditu Kontzejuk: bata, haurrentzat (espagetiak eta xolomoa), eta helduentzat, bestea (entsalada eta oilaskoa). Bertan bazkaldu nahi dutenek izena eman beharko dute aurrez. Horretarako, 948 51 42 79 telefonora deitu behar da (Imanol).