Eskalatzaile hernaniar bat erreskatatua, Ordesan

Kronika - Erredakzioa 2016ko abu. 5a, 02:00

Bi eskalatzaile erreskatatu zituen atzo Ordesako Parkean Guardia Zibilak eskalatzen ari zirela erori ondoren. Horie­tako bat hernaniarra da, eta Goizuetan bizi da. Orain,  ezustekoa pasata, bi mendizaleak ondo daudela jakinarazi dute.

Eskalatzaileetako batek, erorketa
Azaldu dutenez, eskalatzen ari zirela bi gizonetako bat erori egin zen, eta soka batetik zintzilik geratu zen. Egu­er­diko 12:30ak aldera eman zuten gertatu zenaren berri, eta orduan, joan zen Guardia Zibila bertara. 

Zortzi orduko erreskatea, Guardia Zibilak
Egoera aztertu eta erreskateari ekin zioten. Lan luzea bezain korapilatsua izan zen,  denera, zortzi orduz luzatu zena.
Aurreneko lau orduetan Guardia Zibileko adituak helikopteroan igo ziren gailurreraino, baina horma oso etzana zenez, bertatik ezin zituzten eskalatzaileak ikusi. Orduan, pixka bat jaistea erabaki zuten: harkaitzak sortutako oztopoei aurre egin, 150 metroko soka bota, eta lau ordutan lortu zuten eskala­tzaileengana iristea.
Ordutik aurrera, beste bi ordu behar izan zituzten eskalatzaile hernaniarra eta bere kidea lurreraino garraiatu ahal izateko. Eta hortik aurrera, arazorik gabe egin zuten behera beraien kabuz euskal mendizaleek. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!