ZUMAIAN gertatutakoa ahazteko aukera izango du ‘Maialen’ traineruak asteburu honetan. Bi estropada jokatuko ditu: aurrenekoa bihar izango da, Ondarruan, arratsaldeko 17:30etan; bestea, aldiz, igandean, eguerdiko 12:00etan hasita, Pasai San Pedron.
Aurreko astekoari buelta emateko garaia
Joan den larunbatean Zumaian jokatutako estropadak sortutako atsekabea ahazteko aukera izango dute hernaniarrek asteburu honetan. Bertan, estropada hasi bezain laster, arraun batekin arazoak izan zituzten; ondorioz, arrauna aldatu behar izan zuten, denbora tarte haundia galdu zuten, eta ezin izan zioten horri guztiz buelta eman. Dena den, laugarren postua lortu zuten, baita Hondarribia eta Colindres atzean uztea ere.
Gainera, bihar eta etziko estropadak Gipuzkoako Traineru Ligako 9 eta 10garren jardunaldiak izango dira; Zumaiakoa ez zen puntuagarria izan, Euskotren Ligako trainerurik ez zegoelako. y