Joko Olinpikoen irekiera, baita Hernanin ere!

Kronika - Erredakzioa 2016ko abu. 5a, 02:00

Gaur arratsaldeko 20:00etan emango zaie hasiera Brasilen aurtengo Joko Olinpikoei (bihar­­ko goizeko 01:00etan, hemen). Irekiera berezia izan­go da, baina hernania­rren­tzat bereziagoa izango da ordu batzuk lehenago, arratsaldeko 18:00etan, Landaren egingo dena.
Urte asko dira Joko Olin­pikoetan hernaniarrik izan ez dela, eta aurten, Igor Genua errugbilariak ordez­ka­tu­ko du herria; horregatik, Jo­ko Olin­pikoak hasiko diten egu­nean bertan omenaldi b­e­re­zia egin nahi izan dio bere klu­bak, HCREk, Genuaren be­ra­ren familiarekin eta bertan izango diren herrita­rrekin batera.

Ekitaldiari bukaera emateko, luntxa eskainiko dute Landareko kantinan.

Arratsaldeko 17:45etan, ongietorria
Arratsaldeko 18:00etan egingo da Bandera Olinpikoaren igo­era, baina horren aurretik, 17:45ak aldera, Azeri Dan­tza­ren doinuek emango diete ongietorria herritarrei. 
Ondoren, behin bandera igota, Juan Rodriguez Errugbi Elkarteko lehendakariak hi­tzal­di laburra eskainiko du, eta hitza hartzeko aukera emango die beste elkarteetako ordezkariei.
Ekitaldiari bukaera boro­bila ema­teko, luntxa eskaini­ko diete bertaratutakoei, Lan­dareko kantinan. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!