Ordutegi zabalagoa izango dute aurten, abuztuan, Udalaren kultur eta kirol eraikinek. Izan ere, goiz eta arratsalde egongo dira zabalik Biteri eta Udal Liburutegia, 09:00etatik 14:00etara eta 16:30etatik 20:00etara.
Kiroldegia asteburuetan ere zabalik, goizez
Eta kiroldegia ere, goiz eta arratsalde irekiko dute abuztuan: 07:30etatik 14:00etara, eta 16:30etatik 20:30etara. Gainera, asteburuetan ere egongo da zabalik goizez, 09:00etatik 13:00etara. Baita abuztuaren 15ean ere.