Ohikoa den bezala, kontzentrazioa deitu dute Hernaniko euskal preso eta iheslarien senide eta lagunek. Arratsaldeko 20:00etan izango da Zinkoenean, eta ondorengo aldarrikapena eramango dute kalera: «Etxean izan behar duten euskal preso eta iheslariak etxera ekarri behar ditugu, kalera atera behar gara guztion eskubideak aldarrikatzera eta guztion artean presioa egitera».