Ostegunero bezala, erremonteko partiduak izango dira Galarretako frontoian arratsaldeko 16:00etatik aurrera.
Lau partidu
Beti bezala, lau partidu jokatuko dituzte erremontistek: aurreneko partiduan aurrez aurre arituko dira Barricart-Otano eta Erburu-Martirena; bigarrenean, Ezkurra-Barrenetxea IV eta Uterga-Ion; hirugarrenean, Matxin III-Labaka eta Otaegi-Larrañaga; eta bukatzeko, Segurola eta Zalduaren artean izango da norgehiagoka.
Ezkurraren buelta
Arratsalde berezia izango da gaurkoa, batez ere, Ezkurrarentzat. Izan ere, bi hilabete lesionatuta egon ondoren, bueltan izango da, eta buelta honetan, Barrenetxea hernaniarra izango du ondoan.