Bihar Landaren egingo den ekitaldian jasoko duen babesaz gain, Hernaniko Podemos-Ahal Duguk ere Igor Genua errugbilari hernaniarraren alde egin du Kronikara bidalitako prentsa-oharraren bitartez: «Hernaniko Podemos-Ahal Duguk babesa adierazi nahi diogu Igor Genuari; arrakasta haundia lortzea eta esperientzia polita bizitzea ere opa diogu».
«Espero dugu Igor bukaerara arte iristea»
Hernaniko Podemosek gogorarazi nahi du nesken txapelketa larunbatetik asteartera, 6tik 9ra, izango dela, eta mutilena asteartetik ostiralera, 9tik 12ra. Hori horrela alderdiak dio: «espero dugu Igor bukaerara arte iristea».
«Arrakasta haundia lortzea eta esperientzia polita bizitzea ere opa diogu»
Zorte ona, beste parte-hartzaileei
Oharra bukatzeko, zorte ona zabaldu nahi izan dute: «Zorte onena opa eta animatu nahi ditugu kirolari parte-hartzaile guztiei, eta maitasun osoz errefuxiatuen banderapean parte hartuko dutenei».