Bandera Olinpikoa igoko dute bihar Landaren, Igor Genuaren omenez

Kronika - Erredakzioa 2016ko abu. 4a, 02:00

Bihar hasiko dira ofizialki aurtengo Joko Olinpikoak. Dena prest dago Rion, eta bertan da Igor Genua her­naniarra Estatuko Rugby Se­ven taldearekin. Horregatik, Genuaren omenez, Bandera Olinpikoaren igoera ekitaldia egingo du Hernaniko Errugby elkarteak bihar Landaren.
Arratsaldeko 17:45etan egin­go zaie ongietorria herri­tarrei Azeri Dantzaren doinu­ak lagunduta, eta 18:00etan hasiko da ekitaldia. 
Bandera Olinpikoa igoko da, hasteko, eta ondoren, Juan Rodriguez Klubeko lehenda­kariak hartu­ko du hitza. Bukatzeko, luntxa eskainiko dute.
Klubak herriko erru­gbi­za­leak animatu nahi ditu Lan­darera. Bertan izango da, halaber, Genuaren familia. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!