Dirulaguntzak eskatzeko aukera, arlo ezberdinetan

Kronika - Erredakzioa 2016ko abu. 3a, 02:00

Hainbat dirulaguntza eskatzeko deialdia zabaldu du Astigarragako Udalak. Euskera arloan, euskera ikasi, komer­tzio edo enpresetan euskera sustatu eta begirale edo zuzendari titulua euskeraz prestatzeko dirulaguntzak eskatu daitezke. Bestalde, Astigarragan bertan ikasteko aukerarik ez duten Arantzazuko Ama ikastetxeko ikasleek, baita HHI-EPA ikasleek ere, garraioa erabili behar izanagatik jaso dezakete laguntza txiki bat. Eta azkenik, Haurreskolak patzuergoan ibilitako haurrentzako ere lagun­tzak eskaini ditu Udalak. Erregistro Nagusian egin behar dira eskaerak, irailaren 30a baino lehen euskera arlokoak; eta besteak, irailaren 16ra arte 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!