«Gipuzkoan egiten den sagardo guztia bertako sagarrarekin ekoiztea da helburua»

Kronika - Erredakzioa 2016ko abu. 3a, 02:00

Sagardoaren Lurraldeak ga­rrantzia berezia du gurean, bai ekonomiaren aldetik, bai­ta kulturaren aldetik ere. Eta hori bultzatzeko, Plan berria aurkeztu zuen Foru Aldundiak uztailaren hasieran: Saga­rron­doen Landaketa Bultza­tzeko Plana, hain zuzen. 
Sagardogileen elkar­tee­kin adostutako Plana da, eta hori irudikatzeko, aurkezpenean izan ziren Ibon Aburuza, Gi­puzkoako Sagardogileen El­kar­teko lehendakaria, eta Oiha­na Ganzerain, Sagar­doa­ren Mahaia Elkartekoa.

Bertako sagarrak eta sagardoa, helburu
Ainhoa Aizpuru Landa In­gurunea eta Lurralde Orekako diputatuak jakinarazi zuenez, «Gipuzkoan egiten den sa­gar­do guztia bertako sagar­doa­rekin egitea da helburua», hau da, «sagardoaren kalita­tean salto esanguratsua ema­tea».

Bi konpromiso, Foru Aldundiak
Helburu hori lortzeko sa­gardogileekin adostutako Pla­nean, bi konpromiso hartzen ditu Foru Aldundiak: batetik, baserritarrek nahiz sa­gar­dogileek beraiek egindako lan­daketa berriak diruz lagun­duko dira. Bestetik, sagarra ekoizteko aproposak diren herri lurrak bilatuko ditu, ekoizleei utzi eta beraiek landatu ditzaten.
Era berean, sagardogileek lursail horietan lortutako fruitua bertako sagarrarekin egindako sagardoa ekoizteko erabiliko dute, eta kalitate marka publikoen araudira egokitzeko konpromisoa hartu dute.

Batetik, landaketa berriak diruz lagunduko dituzte; bestetik, herri lurrak bilatuko ditu, ekoizleei utzi eta beraiek landatu ditzaten.

300.000 euro baino gehiago, urtero
Foru Aldundiak azaldu due­nez, lehenego bost urte­e­tako inbertsioa diruz lagunduko du, «sagarrondoak fruituak ematen hasten diren arte». Aurreneko kalkuluen ara­bera, «Gipuzkoako sagastiak bul­tzatzeko, urtero 300.000 euro baino gehiago bideratuko ditu Ekonomia Sustapena eta Landa Inguruneko sailak».
Horrez gain, landaketen inguruko hobekuntza, ahol­ku­laritza eta formazioa eskaini­ko dio sektoreari, Plan berria­ren arabera.

Sagardoaren sal­menta prezioak baxuak dira, eta ez dira produktuaren ka­litatearekin 
propor­tzionalak

Hainbat aurrerapauso
Hasiera batean Foru Al­dun­diak egingo dituen inbertsioek beraien fruituak emango ditu­ela uste du Ainhoa Aizpuru diputatuak: «Plana martxan jartzeak landaketen inguruan sortzen diren lanpostuen so­rrera ekarriko du, erabilpenik gabeko landa eremuen bizi­berritzea ekarriko du eta sagardoen ezberdintzean eta kalitatean aurrerapausoak emateko balioko du».

Gogoeta konpartitu bat Planaren oinarrian
Aurkezpenean Markel Olano Diputatu Nagusiak azaldu zuen Plan hau sagardoaren sektoreak bizi duen arazo endemiko baten inguruan egindako gogoeta konpartitu baten ondorio dela, eta jatorrian, kalitate haundiko sagar gabezia dagoela.
Foru Aldundiko ordez­ka­riek azpi­ma­rratu dute, gaine­ra, azken urteotan asko gel­dotu dela sagasti berrien lan­datzea, besteak beste, sagar­dorako sagarraren erren­tabilitate ba­xuarengatik.
Izan ere, sagardoaren sal­menta prezioak baxuak dira, eta ez dira produktuaren ka­litatearekin propor­tzionalak. yy 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!