Oraindik San Joan jaien ekuadorra pasatzeko badago ere, ondo pasatzeko gogo faltarik ez daukate Ereñotzun. Hori horrela, Irrintzi taberna hasi da uztailerako egitaraua prestatzen.
Lehengo urteko arrakasta ikusita, aurten ere ostegunetan musika emanaldiak izango dira iluntzeetan, uztailean zehar. Aurreneko kontzertua San Fermin egunean tokatuko da seguru asko; uztailaren 7an.
Bertako nahiz kanpoko musikariek, txokoa
Oraindik talde guztiak konfirmatu ez badituzte ere, Irrintzi tabernak zer edo zer aurreratu dio Kronikari. Orain arte lotuta dauzkaten taldeak kontuan hartuta, argi ikusten da bertako nahiz kanpoko musikariei egin nahi izan dietela tokia.
Batetik, uztailaren 21ean Xabier San Sebastian izango da Irrintzin, bakarka, eta hainbat abesti berri joko omen ditu, «Ereñotzuko mendialdean sortuak».
Bestalde, uztailaren 28an Hernaniko Bitartean Folk Musika taldeak joko du.