Pertsona bat ospitalean, sute txiki baten ondorioz

Kronika - Erredakzioa 2016ko abu. 2a, 02:00

Pertsona bat ospitaleratu behar izan zuten herenegun, Hernaniko etxean istripu txiki bat gertatu ondoren. 
Eusko Jaurlaritzako Segur­tasun Sailak jakinarazi duenez, Gabriel Zelaia kalean dagoen etxebizitza batean zartagi batek su hartu zuen arratsaldeko 15:20ak aldera. 
Ondorioz, momentu ho­rre­tan etxean zegoen pertsonak kea arnastu zuen. Suhiltzaileak, Ertzaintza eta osasun-langileak sutea gertatu zen tokira joan ziren, eta pertsona zauritua Donostiako Ospitalera eraman zuten.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!