Atzo abiatu ziren, Talaia Bidea osatzeko asmoz, Doberaren Udaleku Ibiltarietako gaztetxoak. Atsegindegin elkartu ziren goizean, 42 neska-mutil, bost begirale eta sukaldaria, Donostiarako trena hartzeko. Eta han, Pasaiarako bidea hartu zuten zuzenean! Bertan dira dagoeneko, eta hasi da abentura! Beste bi etapatan osatuko dute ibilbidea: Pasaiatik Errenteriara bat, eta Errenteriatik Hondarribiara bestea. Baina tartean, hamaika ekintza egingo dituzte, larunbatera bitartean: piraguismoa, paddle surf...