Bilboko erailketa matxista salatzeko, mobilizazioak deitu ditu gaur, Euskal Herriko hirietan, Emakumeen Mundu Martxa plataformak. Donostian, arratsaldeko 19:30etan izango da, Boulevardean. Hernaniko Bilgune Feministak bat egin du deialdiarekin, eta hernaniar guztiei luzatu die deia, mobilizaziora joateko.