Gaur hasiko da abentura, Dobera Euskara Elkartearen udaleku ibiltarietako txikienentzat. 9-11 urtekoek, Talaia Bidea osatuko dute gaurtik larunbatera, Donostiatik Hondarribiara. Guztira, 42 neska-mutil izango dira, Hernani, Arano, Beasain eta Ordiziakoak. 10:30etan jarri dute zita Biterin, Donostiara trenean joan, eta handik Pasaiarako bidea hartzeko oinez.