Merezitako atsedenaren ondoren, zelaira bueltatzen hasiko dira, abuztuan sartzearekin batera, CD Hernaniko talde guztiak. Dagoeneko martxan dira Liga Nazionaleko jubenilak, eta lagunarteko bat ere jokatu dute. Mutilen Ohorezko Erregionalek, berriz, gaur bertan hasiko dute pretenporada.
Eta Emakumezkoen Euskal Ligako taldeak, abuztuaren 12an jarri du aurreneko hitzordua, denboraldi berria prestatzen hasteko.
CD HERNANI
TALDE GUZTIEN PRETENPORADA HASIERA
Emakumezkoen Euskal Liga (neskak)
Abuztuaren 12an
Ohorezko Erregional Maila (mutilak)
Abuztuaren 1ean
Erregional Preferentea (mutilak)
Abuztuaren 8an
Jubenilen Liga Nazionala (mutilak)
Uztailaren 26an
Jubenilen Ohorezko Maila (mutilak)
Abuztuaren 16an
Jubenilak (neskak)
Abuztuaren 22an
Kadeteen Ohorezko Maila (neskak)
Abuztuaren 22an
Kadeteen Ohorezko Maila (mutilak)
Abuztuaren 22an
Kadeteen 1go Maila (neskak)
Abuztuaren 22an
Kadeteen 1go Maila - A taldea (mutilak)
Abuztuaren 22an
Kadeteen 1go Maila - B taldea (mutilak)
Abuztuaren 23an
Infantilen Ohorezko Maila (mutilak)
Abuztuaren 29an
Infantil Txikiak (mutilak)
Abuztuaren 29an
*Neska infantilek, 1go Mailako mutil infantilek eta alebinek, irailean hasiko dute pretenporada. Egunak zehaztu gabe daude oraindik.