Orain daukate momentua herritarrek, pentsatzeko nola nahi duten gorputza sasoiko mantendu, datorren ikasturtean. Izan ere, gaur zabalduko dute izena emateko epea, nahi duten guztientzat, kiroldegiko ikastaroetan. Atzo arte, aukera zeukaten aurreko urtean egindako ikastaroa errepikatu nahi zutenek. Eta gaurtik, guztientzako zabalduko dute.
Izena emateko orria, kiroldegian bertan eskuratu daiteke, edota www.hernani.eus web orrian.
Hamaika ikastaro aukeran, taldeak osatu arte
Hamaika ikastaro izango dira aukeran, urritik ekainera denak: aerobika, pilates, indoor walking, ziklo indoor, mantentzeko gimnasia, konbinatuak, karatea, zumba, TRX, training eta aquagym. Plazak mugatuak dira, eta beraz, taldeak osatu arte ahalko da apuntatu.