30 hernaniar gaur, Getariatik Zarautzera

Kronika - Erredakzioa 2016ko uzt. 31a, 02:00

Gaur izango da, igeriketako proba ezagunenetako bat; eta jendetsuenetakoa, zalantzarik gabe. Getaria-Zarautz igeriketa zeharkaldia egingo dute, eta 1.926 partehartzailek eman dute izena, guztira.
Eguerdiko 12:00etan abiatuko dira, Getariatik, eta itsasoan barrena, 2.850 metroko distantzia osatu beharko dute, Zarautzera iristeko.

Hernaniarrak, aurreneko postuen lehian
Eta hainbeste igerilariren artean, ez dute hutsik egingo hernaniarrek, beste behin. 30 izango dira aurten: Ioritz Alda­be, Peru Alfaro, Aritz Anasa­gasti, Andutz Arregi, Edurne Elizondo, Ainhoa Ezeiza, Iban Fernandez, Jon Imanol Fer­nan­dez, Uxue Garmendia, Ibon Goia, Luis Goñi, Iñigo Goñi, Aitor Goñi, Itziar Gonzalez, Beñat Gonzalez, Asier Gutie­rrez, Leire Huarte, Jon Ander Izuzkiza, Iker Lunaro, Iñigo Madina, Axier Mingo, Txomin Mugica, Urtzi Nazabal, Amaia Ocio, Ainara Oiarbide, Txema Olasagarre, Maider Sagarna, Javier Sodupe, Ivan Sorondo eta Manu Zubillaga.
Aurreko urteotan, aurreneko hamarretan sailkatu izan dira Luis Goñi, Peru Alfa­ro eta Iñigo Goñi, eta borroka horretan egon nahiko dute berriro. Luis Goñik, bereziki, gertu izan du garaipena hainbatetan, podiumera igota.

Gaztetxoak, 10:30etan
Helduen aurretik, gazte­txoek izango dute aukera, zeharkaldia egiteko. Goizeko 10:30etan abiatuko dira Getariatik, 800 metroko igerialdia osatzeko, eta tartean izango da hernaniar bat ere: Enaitz Goñi.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!