Santa Barbaran bada giro!

Kronika - Erredakzioa 2016ko uzt. 31a, 02:00

Egun seinalatua da uztailaren 31a, hilaren azkena, Santa Bar­baran. San Inazio eguna da, eta urtero bezala, gotorlekura igo eta ederki ospatuko dute, egun osoko festarekin.
Goizean hasi eta egun oso­an zehar, trikitilarien doinuek alaituko dute giroa Santa Bar­ba­ran, Gari eta Iñakiren es­kutik. Arratsaldean, gainera, erromeria ere eskainiko dute, 17:30etan hasita.

Jaialdi nagusia, eguerdian
Eguerdi partean egingo dituzte ohiko lore eskaintzak eta me­za, eta ondoren, 13:00etatik au­rre­ra, jaialdi nagusia egingo dute. Orduan eskainiko dute Unai Gaztelumendi eta Beñat Mu­jika bertsolariek, beraien saio na­gusia; nahiz eta egun osoan zehar jarriko dituzten ber­tso­ak.
Eta orduan izango dira, baita ere, herri kirolak. Bi laguneko taldetan, Juan Esnal eta Aritz Esnal ariko dira aiz­koran, eta Amaia Alkorta eta Ane Arrospide lokotxak biltzen. Gero, herritarrak jarriko dituz­te lanean: animatzen direnek, bost plaza egingo dituzte txin­gekin, eta azkarrenak, diru sa­ria ere jasoko du.

Herri bazkaria, garai batean bezala
Herri bazkarian izango da alda­keta aurten. Garai batean bezala egingo dute, norberak etxetik eramandakoarekin, eta antolatzaileek jarriko dute to­kia, eta baita edariak eta kafea eman ere. Gainera, bertso­la­ri­ek girotuko dute bazkalostea.
Gazteei deia, animatzeko
Antolatzaileek, deialdi berezia egin diete gazteei, animatu eta Santa Barbarara igotzeko. Izan ere, gogoratu dute ez dela helduentzako festa bakarrik.

SAN INAZIO EGUNA
Gaur, Santa Barbaran

10:00, Trikitilariak: Gari eta Iñaki.
11:30, Lore eskaintza.
Ondoren, Bigarren lore eskaintza.
Egun osoan zehar, Bertsolariak: Unai Gaztelumendi eta Beñat Mujika.
12:00, Meza, bertako ermitan.
13:00, Jaialdi nagusia: bertsolarien saio nagusia; herri kirolak (aizkora, lokotxak eta txingak), Juan Esnal, Aritz Esnal, Amaia Alkorta eta Ane Arrospiderekin.
14:00, Herri bazkaria.
16:30, Haur jokoak eta txokolatada.
17:30, Erromeria, Gari eta Iñakirekin.
19:00, Herrira jaitsiera.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!