Mobilizazioak deitu ditu bihar, Emakumeen Mundu Martxa plataformak, «Bilboko erailketa matxista salatzeko». Euskal Herriko hirietan izango dira mobilizazioak, eta Donostian, 19:30etan jarri dute zita, Boulevardean. Deialdiarekin bat egin du Bilgune Feministak, eta deia luzatu die hernaniar guztiei, Donostiara joateko.