Zumaian izango da gaur ‘Maialen’... eta zergatik ez banderaren bila?

Kronika - Erredakzioa 2016ko uzt. 30a, 02:00

Taldearen aurkezpenean esan zuten arraunlari hernaniarrek, kantuan, laster zijoazela bandera astintzera. Ba gaurkoa izan daiteke egun hori, Zumaiako uretan.
Gipuzkoako Ligaren bederatzigarren estropada izango du Hernaniko Maialen traineruak, arratsaldeko 17:00etatik aurrera. Ez dira bertan egongo, Euskotren Ligan ari diren traineruak, indartsuenak hain zuzen ere: San Juan, Hibaika eta Orio. Eta horrek, aukera ematen die hernaniarrei, banderaren bila joateko.

Ez dira Zumaian egongo, Euskotren Ligan ari diren traineruak, eta horrek irabazteko aukera ematen die hernaniarrei.

Aurrekoan, oso gertu
Izan ere, hirurak faltatu ziren aurreko estropadan, oso gertu izan zuen bandera Hernanik. Zortzi ehuneneko bakarrik ate­ra ziz­­kion Getaria-Zarau­tzek, eta hamar segundu Arraun Lagunakek. Biak izango ditu kontrario nagusi, gaur ere.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!