Molotoff Irrratiak antolatuta skate txapelketa egingo dute gaur Skateparkean. Eguerdiko 12:00etan hasi, eta bertan izango dira iluntzera arte. 12:00etan 16 urtetik beherakoek lehiatuko dute, eta ondoren, EuskalPizza jateko aukera izango dute. Arratsaldean, aldiz, 16 urtetik gorakoen txapelketa izango da 16:00etan hasita. Bukatzeko, 20:00etan banatuko dira sariak. Horrez gain, afterparty egingo dute Garin Tabernan gaueko 23:00etan.