Udarako zita garrantzitsuenetako bat izan zuten Hernaniko, eta Gipuzkoa osoko, igerilariek igandean: Getaria-Zarautz itsas zeharkaldia, hain zuzen.
Eta eguna borobila izan zen parte hartu zuen hernaniar batentzat; Luis Goñirentzat, hain zuzen. Aurreneko hernaniarra izateaz gain, hirugarren postua eskuratu zuen, eta Master kategoriako azkarrena ere izan zen. 00:33:46ko denbora tartean egin zuen igeri Getariatik Zarautzera, iaz baino minutu bat gutxiago (00:34:48).
Beste 28 hernaniar, igerian
Luis Goñi hernaniarraz gain, txapelketa nagusian beste 28 herritarrek hartu zuten parte, eta denek lortu zuten 2.580 metro dituen distantziako igerialdia osatzea. Horien artean, bigarren hernaniarra, Peru Alfaro izan zen seigarren sailkapen orokorrean, eta Goñitik oso gertu bukatu zuen (00:33:56).
Emakumezkoetan, Uxue Garmendia seniorra izan zen helmuga zapaldu zuen aurreneko hernaniarra (00:46:33).
Gazteetan, beste Goñi bat
Txapelketa nagusiaren aurretik, gaztetxoen zeharkaldia egin zuten, eta bertan izan zen Enaitz Goñi hernaniarra. 800 metroko igerialdia osatu behar zuten gaztetxoenek, eta Goñik 00:14:42 denbora-tartean egin zuen hori. 49garren postuan bukatu zuen, eta 26garrena izan zen infantil mutilen kategorian.
XLVI. GETARIA-ZARAUTZ ZEHARKALDIA
Hernaniarren sailkapena
3 Goñi Iradi, Luis 0:33:46
6 Alfaro San Ildefonso, Peru 0:33:56
19 Goñi Iradi, Iñigo 00:35:46
160 Arregi Zubimendi, Andutz 00:42:08
161 Goñi Iradi, Aitor 00:42:12
201 Izuzkitza Goitia, Jon Ander 00:43:22
234 Fernandez Sanchez, Jon Imanol 00:43:58
322 Mugica Castillo, Txomin 00:44:51
424 Nazabal Muñoa, Urtzi 00:46:22
432 Garmendia Santos, Uxue 00:46:33
568 Gonzalez De Celis, Itziar 00:49:10
613 Aldabe Sarasua, Ioritz 00:50:01
664 Fernandez Alfaro, Iban 00:50:46
693 Ezeiza Uzkudun, Ainhoa 00:51:01
733 Gonzalez Sarasola, Beñat 00:51:18
866 Gutierrez Arribas, Asier 00:52:36
917 Sorondo Salazar, Ivan 00:53:12
999 Elizondo Ameztoy, Edurne 00:54:15
1024 Anasagasti Baraiazarra, Aritz 00:54:31
1053 Lunaro Usabiaga, Iker 00:54:50
1061 Mingo Arruabarrena, Axier 00:54:53
1084 Sodupe Martinez de Olcoz, Javier 00:55:12
1232 Zubillaga Insausti, Manu 00:57:04
1316 Olasagarre Lizeaga, Txema 00:58:39
1409 Sagarna Peña, Maider 01:00:24
1458 Ocio Aristi, Amaia 01:01:31
1488 Oiarbide Nuñez, Ainara 01:02:03
1498 Madina Villalba, Iñigo 01:02:24
1512 Goia Etxeberria, Ibon 01:02:56