Datorren asteartean bertan izango dute abuztuko zita, odola eman edo organo donante egin nahi dutenek. Hernaniko anbulategian izango da, arratsaldeko 18:30etatik 20:30etara bitartean. Aurreko zitan, uztailekoan, 71 lagunek eman zuten odola, eta horietako hiru berriak izan ziren.