Datorren ikasturtean, hamaika ikastaro eskainiko dituzte kiroldegian, eta aurreko ikasturtean egindako ikastaroa, datorrenean errepikatu nahi dutenek, orain daukate izena emateko aukera; uztaila bukatu bitartean, hain zuzen ere. Astelehenetik aurrera, berriz, herritar guztiek izango dute aukera, apuntatzeko. Izenemate orria kiroldegian eskuratu daiteke, edota www.hernani.eus web orrian.