Tokiko Gobernuak bilera, gaur goizean

Kronika - Erredakzioa 2016ko uzt. 29a, 02:00


Gaur bilduko da Tokiko Gobernu Batzordea, goizean goiz. Alkatetzan daukate hitzordua, goizeko 08:15etan, lau puntu lantzeko. Bertan landuko dute, Florida-Etxeberriko eta Martindegiko auzo elkarteek eskatutako dirulaguntzak onartzea, auzolanean aritzeko; eta bi berri emate, EAEko Auzitegi Nagusiaren epai batena, eta Foru Auzitegi Ekonomiko Administratiboak emandako ebazpen batena.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!