Denboraldi bikaina borobiltzeko aukera dauka Ander Amonarriz txirrindulari hernaniarrak; txapelketa garrantzitsuena irabazita, hain justu.
Euskal Herria Torneoko lider dijoa Amonarriz, proba bakarra falta denean. Izan ere, asteburuan aurreko postuetan egon da hernaniarra, Mikel Arregi aurreko liderra baino hobeto. Zumaian izan zen larunbatean, eta Amorebietan astelehenean, eta bietan geratu zen zazpigarren.
Amorebietan, garaipena gertu
Zumaian, atzetik aurrerako bidea egin zuen hernaniarrak euripean, taldetxo batek egin baitzuen ihes, garaipena jokatzeko. Zazpigarren postuarekin, lidertzara egin zuen salto Amonarrizek.
Gertuago izan zuen garaipena Amorebietan; oso gertu. Lasterketa buruan egin zituen iritsi zen bukaerara, bakarrik, eta azkeneko kilometroaren barruan harrapatu zuen seikote batek. Zazpigarren izan zen azkenean, eta lidertza sendotu zuen horrela.
Azkeneko proba, abuztuaren 14an Azkoitian
Orain, proba bakarra dauka hernaniarrak, lidertzari eutsi eta torneoa irabazteko. Azkoitian izango da azkeneko zita hori, bi aste barru; abuztuaren 14an, igandean.