Jende asko eta partidu ederra, raketa modalitatearen bueltan

Kronika - Erredakzioa 2016ko uzt. 29a, 02:00

36 urteren ondoren, raketistak bueltan izan ziren kantxan, aurreko igandean, Erren­te­ri­a­ko Agustina Otaola frontoian. Partidu berezia jokatu zuten, modalitatea berreskuratzeko, eta erakustaldi polita eskaini zuten. Amaia Irazustabarrena hernaniarrak irabazi egin zuen, Nagore Martin lagun, Susa­na Murieta eta Maria Saezen kontra (30-25).
Baina emaitza izan zen gutxienekoa. Ikusitakoarekin «pozik eta txundituta» geratu ziren, garai batean raketista profesional izan ziren emakumeak: «harrigarria; guk, mai­la horretara iristeko, urteak eman genituen, eta hauek be­rriz, bi hilabetetan...», zioten.
Izan ere, ikusleen artean zeuden Agustina Otaola bera, Lucia Areitioaurtena, Miren Uzkudun Asteasu, Maria Dolo­res Larramendi, Ramonita Gametxo, Rosa Soroa, Gloria Agirre Txikita de Aizarna eta Maria Elena Hernández.
Otaolak ematen dio izena frontoiari, joan den urtean izena aldatu zio­tenetik, Fan­deria zenari. 26 urtetan izan zen profesionala Otaola, aurre­lari gisa, baita bere garaiko one­netakoa izan ere, Madri­len, Bartzelonan eta Kuban.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!