Martxan daude kiroldegia berritzeko lanak, eta ondorioz, ezingo dira erabili zenbait aparkaleku, Udalak azaldu duenez: Latsunbe auzoan 19 leku, eta Elkano kalean 6 leku. Izan ere, tokia behar dutelako langileen aldagelak jarri eta makineria eta materiala sartzeko. Lanek 10 hilabete iraungo dute.