Herritar guztientzako festa izango da igandekoa, Santa Barbaran. San Inazio eguna ospatuko dute, eta bereziki, gazteei egin diete deia animatzeko, gero eta gutxiago direlako igotzen direnak.
Aurten, herri bazkarian izango da aldaketa: beraiek jarriko dituzte edariak eta kafea, eta baita tokia bazkaltzeko ere, baina norberak etxetik eramango du jatekoa, bertan elkarrekin bazkaltzeko; «garai batean egiten zen bezala, hori zen ohitura eta berreskuratu nahi dugu». Edozein kasutan, Santa Barbara jatetxean ere izango da aukera, jatekoa erosteko.
IGANDEAN, Santa Barbaran
10:00, Trikitilariak: Gari eta Iñaki.
11:30, Lore eskaintza.
Ondoren, Bigarren lore eskaintza.
Egun osoan zehar, Bertsolariak: Unai Gaztelumendi eta Beñat Mujika.
12:00, Meza, bertako ermitan.
13:00, Jaialdi nagusia: bertsolarien saio nagusia; herri kirolak (aizkora, lokotxak eta txingak), Juan Esnal, Aritz Esnal, Amaia Alkorta eta Ane Arrospiderekin.
14:00, Herri bazkaria.
16:30, Haur jokoak eta txokolatada.
17:30, Erromeria, Gari eta Iñakirekin.
19:00, Herrira jaitsiera.