Udarari amaiera emateko, egunpasa antolatu du Osiñagako auzo elkarteak iganderako. Baztanera joango dira aurtengoan, Bertiz eta Arizkun bisitatzera. Gainera, Arizkungo Ordoki erretegian bazkalduko dute. Izena eman nahi duenak gaur du azkeneko aukera; horretarako, auzo elkarteko batzordeko edozeinekin harremanetan jarri besterik ez du.