Zirkua, antzerkia eta zinea, zita hirukoitza gaur Ave Marian

Kronika - Erredakzioa 2016ko uzt. 29a, 02:00

Atzo hasi zen Udaparkean egitasmoa, Ave Maria parkean, eta zita hirukoitza prestatu dute gaurko. 19:00etan hasita, zirku-antzerki saioa izango da aurrena, Shakti Olaizolaren eskutik. Irakurtzen ari den neska baten mundu bitxian murgilduko dira ikusleak, ordu erdiz.
Gero, 20:00etan, Valium an­tzezlana eskainiko du La Bur­la talde hernaniarrak, gaztelaniaz, helduentzat. Sandra da protagonista, Goya saria irabazi duen aktore bat, Vito lagunaren bisita jasoko due­na, eta elkarrekin egingo diete aurre, udara batean, beraien ara­zoei.
Eta azkenik, 22:00etan, Bypass pelikula jarriko dute, euskeraz eta guztientzat, Gor­ka Otxoa eta Barbara Goena­ga­rekin, besteak beste.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!