Herriko bizitza, aldizkari batean

Kronika - Erredakzioa 2016ko uzt. 27a, 02:00

Uztailarekin batera iritsi da Astigarraga 2016 aldizkaria ere. 35garren edizioa du aur­ten­goa, eta urte guzti hauetan jaso dituz­te, aldizkarian, «he­rriko bizitzaren gerta­ka­ri eta protagonista ugari, eta baita horien balioak za­baldu ere».
«2016koa ere, gure identi­ta­­tearen lekukotza uzten duten jatorri eta erroen erakusgarri izateko nahi horren isla dugu», azaldu dute.
Dagoeneko esku­ratu daite­ke, Rosa eta Valella okin­de­gi­e­tan, eta Mamen janaridendan.

Herriaren historia, artikuluetako gai nagusia
Herriaren historia izan da, aurtengoan, artikuluetako gai esanguratsuena. Horrela, Uru­­mea, sagardoaren ibaia da arti­kulu nagusia, Lourdes Odrio­­zo­la historialariaren eskutik.
Bertsolaritza lantzen du beste batek, Luzia Alberroren doktore tesiaren laburpena denak, hain zuzen ere.
Eta beste hainbat ere jaso dituzte aldizkarian: Mikel Go­e­naga zenari egindako ome­naldia, Juanito Garmendia pre­goilariaren jardunari bu­ruz­koa, Xaguxar elkarteak hau­rrekin egin­dako beste bat... Eta herrian sortu diren ha­maika ekimenenak: 700 kizki-lagun bildu baietz!, Gure Esku Dago, A3 Orain, GuraSOS...

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!