Gipuzkoa plazan biltzeko deia egin du Erraustegiaren Kontrako Mugimenduak, bihar goizean, Gipuzkoako Foru Aldundiaren egoitzaren aurrean. Izan ere, bertan egingo du bilera Gipuzkoako Hondakin Kontsortzioak, «Zubietan eraiki nahi duen erraustegiaren baldintza-plegua onartzeko».
Horregatik, goizeko 11:00etan jarri dute zita bertan, eta dei egin diete herritar guztiei, ekitaldi batean parte hartzeko.
Hernanin Zero Zabor taldeak, mugimenduko kide den aldetik, hernaniarrei luzatu die deia, bertaratu eta ekimenean parte hartzeko.
Ekitaldia ikusgarriagoa egiteko, maindire zuriak
Modu berean, joango direnei eskatu diete, maindire zuri bat eramateko, «ekitaldia ikusgarriago egiteko».