«Etorri parkera eta gozatu, familian edo lagun artean»

Kronika - Erredakzioa 2016ko uzt. 27a, 02:00

Arte diziplina ezberdinak uz­tartuz eta adin guztietarako, eskaintza anitza eta zabala prestatu du Udalak, Ave Maria parkean, datorren asterako.
Udaparkean egitasmoa aur­keztu zuten atzo, datorren ostegunetik larunbatera, Ave Maria parkea gozamenerako toki bilakatu nahi duena, «fa­milian edo lagun artean».

Zinea, zirkua, antzerkia eta musika, aukeran
Iluntzetik gauera izango dira ekintzak, Ave Maria parkeko etxearen aurrean. Eszena­to­kia jarriko dute, baita aulkiak ere, eta belardia bera ere, izango da ikusleentzako tokia.
Ostegunean, zineak emango die hasiera emanaldiei, Paperezko hegazkinak pelikularekin, gaueko 22:00etan. Ro­bert Connolyk zu­zen­dua, euskeraz emango dute, gaztelaniazko azpitituluekin.
Ostiralean, berriz, saio hiru­koitza izango da. Shakti Olai­zolak zirku-antzerki ikuskizuna eskainiko du 19:00etan, ordu erdikoa. Ondoren, arra­tsaldeko 20:00etan, Valium obra antzeztuko du La Burla konpainiak, helduei zuzendua, ordubetekoa. Eta azkenik, 22:00etan, Bypass pelikula jarriko dute, Aitor Mazo eta Patxo Telleriak zuzendua.
Eta azkeneko egunean, la­runbatean, beste bi saio: Txa­tarra zirku ikuskizuna, Malas Compañias taldearen eskutik, 20:00etan; eta kon­tzertua gero, 22:00etan, Amaia Azkuerekin, eta Lou Topet taldea eta Har­kaitz Canorekin.
«Artista guztiak bertakoak dira», azaldu zuen Agurtzane Aizpuru kultura teknikariak, «eta hernaniarrak ere badira tartean: La Burla taldea, eta Amaia Azkue, larunbatean kantatuko duena, ordu erdiko saioan».

«Animatu! Eguraldi ona dago emanda, gainera!»
Aizpuruk gonbitea luzatu zien denei, bertaratzeko: «etorri parkera eta gozatu, familian edo lagun artean. Animatu! Eguraldi ona dago emanda, gainera!».
Jakinarazi zuen, bestalde, hiru furgoneta egongo direla janaria saltzen, Mondragon Unibertsitateko ikasleenak.

Udaleko sail ezberdinen arteko elkarlana
Luis Intxauspe alkateak, bere aldetik, azaldu zuen «Udaleko sail ezberdinen arteko elkarlanaren emaitza» izan dela egitasmoa: kultura, parekidetasuna, zerbitzu sozialak, gazteria, turismoa, kirola, euskera eta hezkuntza.
«Helburua da, udaran Her­naniko aisialdi eskaintza za­baltzea, haur, gazte eta helduentzat; eta gainera, naturarekin uztartuz, Ave Maria parkea bezalako paraje batean», adierazi zuen Intxauspek.
Aurreratu zuen, asmoa dela datozen urteotan herriko bes­te toki batzuetara zabaltzea, egitasmoa. 

 

UDAPARKEAN, Ave Maria parkean

UZTAILAK 28, osteguna
22:00etan, Zinea: Paperezko hegazkinak
Zuzendaria: Robert Connoly
96 minutu. Guztientzat.
Euskeraz; azpitituluak gaztelaniaz.

UZTAILAK 29, ostirala
19:00etan, Zirku-antzerkia: 
Shakti Olaizola
30 minutu. Guztientzat.

20:00etan, Antzerkia: Valium
La Burla konpainia
60 minutu. Helduentzat.

22:00etan, Zinea: Bypass
Zuzendariak: Aitor Mazo eta 
Patxo Telleria
98 minutu. Guztientzat.


UZTAILAK 30, larunbata
20:00etan, Zirkua: Txatarra
Malas Compañias taldea
55 minutu. Guztientzat.

22:00etan, Kontzertua:
Amaia Azkue
Lou Topet eta Harkaitz Cano
120 minutu. Guztientzat.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!