Mugalariak gogoratzeko ekintzak, abuztuan

Kronika - Erredakzioa 2016ko uzt. 27a, 02:00

Bigarren Mundu Gerra ga­ra­ian milaka pertsonek egin zu­ten ihes naziek Europa hartu zutenean. Hori ikusita, sare klan­destino bat sortu zuten iheslari horiei laguntzeko asmoz. Euskal Pirinioak, baita Bidasoako aldea ere, ezin­besteko babesleku izan ziren, bertan baitzeuden etxe aterpe gehienak, baita mugalariak ere.
Urteak pasata, euskal­dunek egindako lan hori go­rai­patu behar dela aldarrikatu nahi du Bidasoa Askatasun Bideak elkarteak, eta horre­tarako, zenbait ekintza anto­latu ditu abuztuaren 18, 19 eta 20rako.

Bilera informatiboa eta afaria, hasteko
Aurreneko ekintza abuztuaren 18an izango da, arratsaldeko 19:00etan. Orduan aur­kez­­tuko dira hurrengo egu­netan izan­go diren ibilalditxo eta ome­nal­diak. Donostiako Ola­rain ikas­­tetxe nagusian (Ondarreta pasealekua, 24) bil­du­ko dira, eta ondoren, afaria egingo du­te bertaratutakoek.

Urruñatik Donostiara bi ibilbide egingo dituzte abuztuaren 19an; goizez, bata, eta gauez, bestea.

Abuztuaren 19an, egun eta gauez
Abuztuaren 19an izango da egun potoloena. Orduan egin­go dira Bidasoa Aska­tasu­na­ren Bideak plante­atutako bi ibilaldiak. Urruñatik Oiar­tzunera izango dira biak, bata goizez, eta bestea gauez. 
Goizeko 08:00etan abiatuko da autobusez aurreneko tal­dea, Olarain ikastetxe na­gusitik. Bertatik, Iparraldeko Urruña herrira joango dira eta Kalbario mendipean geldituko dira, 08:45ak aldera. Ondoren, Bidasoa ibaira joango dira, 11:15etan, eta ordu erdi be­ran­duago Irungo San Miguelen egin­go diote omenaldia Mari­txu Anatol eta beste lagun­tzaileei.
Bazkalondoren, Oiartzungo Ergoien auzoan egingo dute geldialdia arratsaldeko 17:00e­tan, eta handik buelta egingo dute gero, Olarain ikas­tetxera.
Ibilbide bera errepikatuko dute gauean, baina ordutegia hau izango da: iluntzeko 20:00etan aterako dira Olarain ikastetxetik; 20:45etan egingo dute geldialdia Urruñako Kal­bario mendipean; 23:00etan joango dira Bidasoa ibaira; 23:30etan Irungo San Mi­guelera; eta goizeko 05:00etan Oiartzungo Ergoien auzoan bukatuko dute ibilbidea.
Ibilaldian parte hartu ahal izateko, antolatzaileek diote «ibiltariek sasoian egon eta mendian ibiltzen esperientzia pixka bat» izan behar dutela; dena den, ibilaldiaren zail­tasuna «moderatua» da. 

Abuztuaren 20an, ihes-sa­ree­ta­ko mugalari eta lagun­tzaileei omenaldia egingo zaie, jardunaldi berezia bukatzeko.

Laguntzaileei omenaldia, bukatzeko
Abuztuaren 20ean egingo dute azkeneko ekintza; ihes-sa­ree­ta­ko mugalari eta lagun­tzaileei omenaldia egingo zaie jardunaldi berezi honetan. Ho­rretarako, goizeko 09:00e­tan aterako da autobusa Do­nos­tiatik Oiartzunera, eta ber­tan hasiko dira ome­naldiak. Oiar­tzunen, Maria Garayar eta Pe­dro Arbide izango dira au­rre­nekoak. 
Hori bukatuta, zortzi ihes­lariz osatutako taldea Erren­teriara joango da bizikletaz, duela 75 urteko ihesbidea iru­dikatuz. Ibilbidea bukatzeko, Errenteriako Biteri kalean omenduko dituzte Maria Ar­bi­de, Ignacio Urbieta eta beste laguntzaileei.
Horren ondoren, Donos­tiako Gros auzora abiatuko dira trenez Lezotik, eta bertan egingo dute geldialdia Ber­nando Ara­camaren etxearen au­rre­an, bera izan baitzen Bigarren Mun­du Gerra bitar­tean sareen logis­­tikaz ardu­ratu zena.
Ibilbideari bukaera ema­te­ko, Hernanira abiatuko dira au­to­busean, eta bertan bisi­tatuko dute Loidiko lau muga­larien monumentua. 
Dena bukatuta, sagardotegi batean egingo dute bazkaria, eta aukeran, pintxo-potea egin­­­go dute Donostiako Alde Zaharretik.

Izenematea, irekita
Ekintza hauetan parte hartu ahal izateko, ezinbestekoa izan­­go da aurretik izena ema­tea. Horretarako, Bidasoa As­ka­tasun Bideak elkar­tearekin jarri beharko da harrema­netan: askatasunbideak@­g­mail.­com. Ekintza bakoitzak 25 euroko kostua izango du.

Donostia 2016ko programan
Abuztuaren erdialdean egingo diren jardunaldi berezi hauek Bidasoa Askatasun Bideak el­kar­teak antolatu dituen arren, Donostia 2016 europar hiri­burutzaren programa ofizia­lean dago, Energia Olatuak eki­meneko epaimahaiak hala erabakita. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!