Hernaniko euskal preso eta iheslarien senide eta lagunek antolatuta, kontzentrazioa deitu dute gaurko, «etxean izan behar duten euskal preso eta iheslariak etxera ekarri behar ditugu» lelopean. Arratsaldeko 20:00etan izango da hori, Zinkoenean. Eta herritarrei dei egiten diete beraiekin bat egitera, izan ere, beraiek dioten bezala, «guztion artean ekarriko ditugu».