Hasiera gogorra izango du Hernanik, datorren denboraldian, Ohorezko Mailan. Santanderren ekingo dio, irailaren 20an, Independienteren kontra; iazko hirugarren sailkatuaren kontra, hain justu. Baina ez da hori bakarrik: aurreneko bost jardunaldietan izango ditu kontrario, El Salvador, Santboiana, Cisneros eta Independiente bera, aurreko denboraldian bost lehenengoetan sailkatuak lauak.
Bosgarren kontrarioa Gernika izango da, urriaren 2an, Urbietan.
Ordiziaren kontrakoa, urriaren 30ean Landaren
Hain justu, aurreneko bost partidu zailak pasa ondoren izango dute trikoloreek, denboraldiko zita nagusia: Ordiziaren kontrako derbia. Urriaren 30ean jokatuko dute, Landaren, seigarren jardunaldian; Altamiran, berriz, otsailaren 26an jokatuko dute, datorren urtean, 17garren jardunaldiari dagokion partidua.
Ordizia etxean hartu eta bi astera, gainera, Getxoren kontra jokatuko dute trikoloreek Landaren, azaroaren 13an.
Aurreneko bost partiduetan jokatuko du Hernanik, lau talde indartsuren kontra: Independiente, El Salvador txapelduna, Santboiana eta Cisneros.
Azkeneko partidua etxean, Ciencias igo berriaren kontra
Aurreko denboraldiaren data berdintsuetan hasiko da aurtengoa ere, baina bukatu, lehenago bukatuko da. Maiatzera arte luzatu bazen aurrekoa, apirilean bukatuko dute denboraldi berrian; zehazki, apirilaren 23an.
Eta izango du berezitasunik, azkeneko partidu horrek. Bai aurreneko itzulia, eta bai denboraldia, igo berri den taldearen kontra bukatuko ditu Hernanik: Ciencias Rugby Sevillako taldearen kontra.
Ligako azkenekoa, etxean jokatuko Hernanik; partidu erabakigarria agian, aurkari zuzen baten kontra...
1. Jardunaldia 2016/09/18
Independiente - Hernani
2. Jardunaldia 2016/09/25
Hernani - Cisneros
3. Jardunaldia 2016/10/02
Gernika - Hernani
4. Jardunaldia 2016/10/16
Hernani - Santboiana
5. Jardunaldia 2016/10/23
El Salvador - Hernani
6. Jardunaldia 2016/10/30
Hernani - Ordizia
7. Jardunaldia 2016/11/06
Alcobendas - Hernani
8. Jardunaldia 2016/11/13
Hernani - Getxo
9. Jardunaldia 2016/11/27
Barcelona - Hernani
10. Jardunaldia 2016/12/04
Hernani - Valladolid RAC
11. Jardunaldia 2016/12/11
Ciencias Rugby - Hernani
12. Jardunaldia 2016/12/18
Hernani - Independiente
13. Jardunaldia 2017/01/08
Cisneros - Hernani
14. Jardunaldia 2017/01/22
Hernani - Gernika
15. Jardunaldia 2017/02/12
Santboiana - Hernani
16. Jardunaldia 2017/02/19
Hernani - El Salvador
17. Jardunaldia 2017/02/26
Ordizia - Hernani
18. Jardunaldia 2017/03/12
Hernani - Alcobendas
19. Jardunaldia 2017/03/26
Getxo - Hernani
20. Jardunaldia 2017/04/02
Hernani - Barcelona
21. Jardunaldia 2017/04/09
Valladolid RAC - Hernani
22. Jardunaldia 2017/04/23
Hernani - Ciencias Rugby