Jaietako azkeneko eguna dute gaurkoa astigartarrek. Santa Ana eguna ospatuz agurtuko dituzte Santioak, eta ez dira faltako urteroko zitak: Zubietako joaldunak, pelota, sagardo dastaketa, idi dema, bertsolariak eta herri bazkariak.
Zirku ikuskizuna ere izango da arratsaldean, eta musika ez da faltako, Laiotzekin eta trikitilariekin.
Ragnarock kalejira piroteknikoaren suek itzaliko dituzte aurtengo Santioak, gauean.
Gaur, Santa Ana eguna
09:30, Zubietako joaldunak eta herriko trikitilari gazteak.
10:30, Pelota jaialdia: Titin III-Sanchez eta Loidi-Begino Txomiñenea frontoian.
11:30, Santa Ana eguneko jarduerak Foru Plazan: San Joan baleontziaren eraikitze lanak eta erakustaldia, sagardo dastatzea, idi dema 1.500 kiloko harriarekin.
12:00, Agin Laburu eta Aitor Mendiluze bertsolariak.
17:30, Bingoa Galtzaur elkartean.
18:00, Herri kirol jaialdia Foru plazan.
18:00 Circortito konpainiaren zirku ikuskizuna Apeztegi plazan.
19:00 Laiotz taldearen berbena, Joseba Barandiaran plazan.
19:30 Trikitilariak Foru Plazan.
19:30 Hegaluze pintxoak eta Gernikako piperrak J. Barandiaran plazan.
22:00 Laiotz taldearen berbena, Joseba Barandiaran plazan.
23:00 Gaubela ekintzak txosnan.
23:00 Ragnarock Kalejira piroteknikoa Kale Nagusian, Aranibarko zubitik hasita.