Buruntzaldea txapelketako bi finalerdi gaur, Hernanin

Kronika - Erredakzioa 2016ko uzt. 25a, 02:00

Buruntzaldea Txapelketa ari da azken fasera iristen, eta ostiraletik finalerdiak jo­ka­tzen ari dira Hernaniko pelotariak. Gaur hain zuzen, ju­benil mailako bi partiduz go­zatzeko aukera izango dute Kiroldegiko pelotalekura ger­­­tu­ratzen direnek. 11:00etan ha­sita, Bikuña eta Ariz­men­dik jo­katuko dute, Ugalde eta Etxe­berriaren kontra; eta on­doren, Lazkano eta Alber­dik neurtuko dituzte indarrak, Aristi eta Zenekortaren kontra.
Finalerdietako azken partidua, nagusi mailakoa, as­te­azkenean jokatuko da, ilun­tzeko 20:00etan, Her­na­nin baita ere. Kasu honetan, Huizi eta Otañok jokatuko dute Urkizu eta Lizeagaren kontra.

Hiru finalista erabakita
Ostiralean jokatu ziren finalerdietako hiru partidu eta ja­kin ziren final haundira pa­sa diren aurreneko bikoteen izenak. Kadetetan, Sein eta Azpirozek lortu zuten txartela, Albeniz eta Izetari 22-4 irabazita. Hauek Sa­la­berria eta Arizmendi izango dituzte aurkari finalean, In­sausti eta Zugastiren kontra 22-13 nagusitu baitziren. Az­ke­nik, nagusietan, Maiz eta Es­naolak lortu zuten pasea, Etxe­zarreta eta Gesalagaren kontra 22-11 irabazi ostean.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!