Hernaniarrek galdu, atzoko finalerdietan

Kronika - Erredakzioa 2016ko uzt. 26a, 02:00

Ez dira egongo hernaniarrak, jubenil mailan, Buruntzaldea Txapelketako finalean. Galdu egin zuten atzo goizean semifinala, partidu estuan, Laz­ka­nok eta Alberdik, Aristi eta Ze­ne­kor­ta­ren kontra (19-22).
Atzo jokatu zen jubenilen beste semifinala ere, eta ho­rretan, alde haundiagoarekin nagusitu ziren Ugalde eta Etxe­­be­rria, Bikuña eta Arizmen­di­ren kontra (22-12).

Urkizu eta Lizeaga finalaren bila, bihar arratsaldean
Finalean egon daitezkeen her­naniarrak, nagusien mailakoak dira: Urkizu eta Lizeaga. Bihar jokatuko dute semifinala, arratsaldeko 20:00etan ha­sita, kiroldegiko frontoian.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!