Lau puntuko plenoa gaur, udaletxean

Kronika - Erredakzioa 2016ko uzt. 26a, 02:00

Laburra izango da uztaileko ohiko plenoa. Gaur bilduko dira, hilabeteko azkeneko aste­artean, eta soilik lau puntu izango dituzte lantzeko.
Arratsaldeko 19:00etatik aurrera izango da hori, Her­naniko udaletxeko pleno aretoan, beti bezala.
Bertan, aurreko plenoko akta onartuko dute lehenik, eta uztailean eman ziren de­kre­tuak jakinaraziko dituzte ondoren.

Eskualdeko enplegu plana onartzea, tartean
Hirugarren puntua izango da, 2016 ekitaldirako eskualdeko enplegu plana onartzea.
Eta plenoa bukatzeko, de­kla­razio instituzionala egingo dute, udalerri osoan herbizidak ez erabiltzearen alde.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!