Izena emateko azken egunak, errepikatzaileek

Kronika - Erredakzioa 2016ko uzt. 25a, 02:00

Hamaika ikastaro ezberdin emango dira 2016-2017 ikasturtean Kiroldegian. Ohi bezala, ikastaro horietakoren batean parte hartu nahi dutenek aldez aurretik eman behar dute izena. Uztailean errepikatzaileen txanda izaten ari da: hau da, aurreko ikasturtean ikastaroren bat egin eta datorrenean errepikatu nahi dutenek, izena eman dezakete astea bukatu aurretik. Abuztuaren 1etik au­rrera berriz, herritar orok izan­go du apuntatzeko aukera. Izen emate orria Kiro­l­degian bertan eskuratu daiteke; eta baita ere, www.hernani.eus web orrian.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!