Santio patroiaren omenezko mezarekin hasiko dute egun haundia gaur aranoarrek. Ondoren, kirola eta bertsoak izanen dira protagonista.
Eguerdiko 12:00etan, tradizioa den pelota partidua jokatuko da Arano eta Goizuetako pelotarien artean. Huizi eta Lizeagak defendatuko dituzte aranoarren koloreak; eta aurrez aurre Salaberria eta Apezetxea izanen dituzte.
Festak arratsaldean izanen du segida, aizkora apustuarekin. Aizarnako Luis Txapartegi eta Ezkurrako Moises Gogortza izango dira batetik; eta Aurtizko Ander Erasun eta Aranoko Xauxar baserriko Joseba Izeta. Zeinek bukatuko ote ditu azkarren lanak?
Eta eguna errematatzeko, bertso saioa antolatu dute: Sustrai Colinak, Beñat Gaztelumendik, Igor Elortzak eta Alaia Martinek girotuko dituzte azken orduak!
11:00 Meza
12:00, Arano eta Goizueta
arteko ohiko pilota partidua: Aranotik, Huizi eta Lizeaga; eta Goizuetatik, Salaberria eta Apezetxea.
17:30, Aizkora apustua: Aizarnako Luis Txapartegi eta Ezkurrako Moises Gogortza; eta Aurtizko Ander Erasun eta Aranoko Xauxar baserriko Joseba Izeta.
19:00, Bertso saioa: Sustrai Colina, Beñat Gaztelumendi, Igor Elortza eta Alaia Martin.