Egun haundia aurretik, astigartarrek!

Kronika - Erredakzioa 2016ko uzt. 25a, 02:00

Festetako egun garrantzitsue­ne­takoa dute gaur aurretik astigartarrek, Santio eguna, pa­troi­aren eguna: haurren­tzako ekitaldiak egun osoan izango dira; meza nagusirik ez da faltako; Udal­batzaren soka dantza ere, gaur da; Astigar dantza taldeak erakustaldia eskainiko du arra­tsaldean; eta musika ema­naldiak noiznahi izango dira.

09:30 Txirriskla elkarteko txistularien Diana berezia.
10:00 Haurrentzako IX Txirrindularitza proba Arrobitxulo kalean.
10:30 Joko tradizionalak 4-11 urte bitarteko haurrentzat Mundarroplazan.
11:00 Meza nagusia Santiagomendiko Done Jakue ermitan eta ondoren txistulariak.
12:30 Udalbatzaren soka dantza Foru Plazan.
13:00 Golden Apple Quarteten ‘Ver­mu’ ikuskizuna J.Barandiaran plazan.
18:00 Astigar taldearen Dantza Erakustaldia Txomiñenea pelotalekuan.
19:30 Idien pisatzea Foru Plazan.
19:30 Haur berbena Sagardo plazan.
20:00 ‘Apalatxe’ eta ‘Kike Tormenta’ taldeen kontzertua txosnan.
22:30 Toom Pack taldearen perkusio Ikuskizuna J. Barandiaran Plazan.
23:30 ‘Artritis’ eta ‘Ezten giro’ taldeen kontzertua txosnan.
00:00 Larrain dantza herrikoia Foru Plazatik abiatuta.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!